Castron agertutako burua Euskal Herriko gizon batena den ikertzen ari dira

Hedabide batzuen arabera, otsailetik desagertuta dagoen gizon batena izan daiteke. Guardia Zibilak oraindik ez ditu identifikatu arrastook.

2019ko irailaren 30a
09:49
Entzun

Larunbat goizaldean, kutxa baten barruan burezur bat aurkitu zuen emakume batek, Castro Urdialesko (Kantabria, Espainia) bere etxebizitzan. Burua norena den ikertzen ari da Guardia Zibila, baina oraindik ez du identifikatzerik lortu, iturri ofizialen arabera. Hala ere, hedabide batzuek argitaratu dute Euskal Herriko gizon batena izan daitekeela: 67 urte zituen, eta Bilbokoa zen berez, baina Castron bizi zen; otsailetik desagertuta zegoen. Hain justu, emakume bat atxilotu dute asteburuan, auziarekin lotura duelakoan; hedabide batzuen arabera, desagertuaren bikotekidea da, eta hark eman zion kutxa bizilagun bati. Kasua sekretupean jarri du epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.