Castron hilik agertu zen emakumearen hilketa gaitzetsi du Emakundek

Erredakzioa
Bilbo
2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Herenegun Castro Urdialesen (Espainia) hilik agertu zenZierbenako (Bizkaia) 29 urteko emakumearen hilketa gaitzetsi du Emakundek. «Oraindik hilketaren arrazoiak ezagutzen ez diren arren, eta nahiz eta agian ez den genero indarkeria modura sailkatzen, Emakundek emakumeen kontrako edozein indarkeria mota gaitzesten du», adierazi du erakunde horrek.

Gertatutakoa ikertzeko lanean jarraitzen du Guardia Zibilak. Leire Gutierrez zen hildakoa; hiru labankada zituen gorputzean, eta zauri ugari aurpegian. Biktimaren osabak berretsi duenez, ustezko hiltzaileak familiaren enpresan lan egiten zuen duela hiru urtetik hona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.