Politika

Catalan: "Sanz Barcinaren alde azaltzeak eragina izan du nik uko egitean"

Ez da aurkeztuko UPNko presidente kargurako. "Nafarroako eta alderdiko interesak" berearen aldean aurretik jarri ditu. Apirilean egingo dute biltzarra, eta baliteke Iruñeko alkatea izatea hautagai bakarra.

2009ko urtarrilaren 19a
13:43
Entzun
Alberto Catalanek asteburuan jakinarazi du apirileko biltzarrean bera ez dela izango UPNko presidentegai, Miguel Sanz gaurko presidentea Yolanda Barcina Iruñeko alkatearen alde azaldu delako kargu hartarako. "Ez dut hain justu horregatik egin uko, baina Sanzen jarrera horrek eragina izan du", esan du Catalanek gaur.

Erabaki hori hartzean "Nafarroako eta UPNko interesak" berearen aldean aurretik jarri dituela adierazi du. "Hemen garrantzitsuena UPNk defenditzen dituen ideiak, irizpideak eta baloreak dira". Haren ustez, "kohesioa" erakutsiko du berriz ere bere alderdiak.

Egun UPNko idazkari nagusia da Catalan, eta ez du baieztatu berriro aurkeztuko denik horretarako, ezta alderdiko presidentegai izango denik ere. "Biltzarreko txostenei errespetua diet, eta ehunka lagun ari dira horiek prestatzen".

Nafarroako alderdirik bozkatuena da UPN -22 eserleku ditu Parlamentuan-, eta Miguel Sanz bera da Nafarroako Gobernuko lehendakari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.