Catalanek ez du onartu osoko bilkuran etenaldia egitea

2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuan atzo egiten ari ziren osoko bilkuran etenaldia egiteko eskatu zuen Bilduk, hezkuntzako murrizketen aurka eguerdian sindikatuek egin behar zuten manifestazioan parte hartu ahal izateko. «Herritarren ordezkariek ikusi eta jakin egin behar dugu zer gertatzen den. Bildu gaurko manifestazioan izango da», adierazi zuen Maiorga Ramirez Bilduko bozeramaileak. Parlamentuko presidente Alberto Catalanek, ordea, ez zuen onartu osoko bilkura eteteko eskaria. «Osoko bilkurarekin bat egin gabe, politikariek badugu nahikoa denbora gero herritarrekin egoteko. Gainera, zuzenbide estatuak askatasuna ematen dizue manifestazioan parte hartzeko, hala nahi baduzue».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.