Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) osasuna ikertzeko zentroaren proiektutik kanpo utzi du foru gobernuak. Alberto Catalan bozeramailearen arabera, nahikoa hitz egin da gaiari buruz. «Ez dago gehiago esateko gaiari buruz. Esaten den orok ez du ezertarako balioko».
UPNren barruan ez dagoela iritzi kontrajarririk adierazi du Carlos Garcia Adanero parlamentariak, eta NUPen «asko eta ondo» ikertzen dela. Oposizioko alderdiek, berriz, gobernuaren erabakia salatu dute. NaBaiko bozeramaile Patxi Zabaletak salatu du UPNk ez duela ikerketa bultzatzen NUPen. «Irakaskuntzaren inguruan bakarrik jarduten du». PSNko Roberto Jimenezek, berriz, berretsi du NUP zentroaren barruan egoteko ekimenak bultzatuko dituztela. «NUPen izena ezin da horrela gutxietsi». CDNk eta IUNk ere NUP baztertu izana salatu dute.
Catalanen arabera, ez dago «ezer esateko» NUP osasuna ikertzeko zentrotik at utzi izanaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu