Cayo Larak 'Parot doktrina' arbuiatu eta Troitiñori ez ezartzeko eskatu du

2013ko ekainaren 14a
15:27
Entzun

Izquierda Unidako kide Cayo Larak Parot doktrina arbuiatzen duela berretsi du eta doktrina Antton Troitiñori ez ezartzeko eskatu du. Ez du Troitiñori ezartzerik nahi, ezta beste pertsona bati ere.

Larak argi utzi du Izquierda Unidak ez duela 197/2006 doktrina babesten, eta beti ez aplikatzearen alde egingo duela jakinarazi du. "Justizia, ulertzen dugun moduan, doktrina hori gabe aplikatu behar da".

Ez da Larak doktrinaren aurka hitz egiten duen lehen aldia. Iaz, esaterako, "gogorregia" dela adierazi zuen. "Ebazpenak onartzen ditugu, beste gauza bat da iritzi bera izatea".

Doktrina bizi osorako espetxe zigorra dela kritikatu izan du. Eta bere esanetan, zigor kodeak jada 40 urteko kartzela zigorrak ezartzen ditu terrorismo delituagatik, eta zigor horiek "ia" biziarteko espetxe zigorra dira. Horregatik, ez zaio "beharrezkoa" iruditzen Parot doktrina ezartzea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.