EAJ eta PSE-EE zerga sistemaren inguruan egiten ari diren negoziazioek “gardentasun handiagoa” izan beharko luketela adierazi du CCOOk. Sindikatuaren iritziz, erakundeek zergetan aldaketak egiteko “zilegitasun” osoa dute, baina hori egiteko modua gaitzetsi du.
Zerga sistemaren erreforma “prozesu parte hartzaileagoen bitartez” egitea aldarrikatu du CCOOk, eta nabarmendu gai horren inguruko informazioak “askoz eskuragarriago” egon beharko lukeela.