Mariano Raxoi Espainiako PPko presidenteak 2011ko maiatzeko foru hauteskundeetan Nafarroako PPko lehendakarigai izateko eskatu zion atzo Santiago Cervera herrialdeko alderdiko buru eta Espainiako parlamentariari, baina honek oraingoz ez dio baiezkorik eman, gaur El Pais-ek argitaratu duenez. Madrilen bildu ziren biak, Kongresuan.
PPk Nafarroan 1991tik UPNrekin lankidetza izan ostean, iaz etena sortu zen, eta Cerverak UPN utzi eta PPren aldeko apustua egin zuen.
Hurrengo urteko hauteskundeetan UPNtik lehendakarigaia Yolanda Barcina Iruñeko alkate eta alderdiko presidentea izango da, Nafarroa Baitik Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea, PSNtik Roberto Jimenez idazkari nagusia. Oraingoz, ez dago beste lehendakarigairik.
politika
Cerverak ez dio oraingoz baiezkorik eman Raxoiri Nafarroan PPko lehendakarigai izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu