Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusia (CGPJ) gaur aztertzen hasi da hainbat herriko taberna-k bahimenduta segitzen duten edo ez jakiteko. El Mundo egunkariak gaur argitaratu duenez, Auzitegi Goreneko 61eko Salak jakin du Baltasar Garzon epaileak iaz ez zituela 48 herriko tabernen bahimenduak berritu garaiz, "eta Batasunak errekuperatu egin ditu iazko maiatzetik". Garzon iaz garai horietan New York-en (Ameriketako Estatu Batuak) zegoen, aldi baterako joanda.
Dolores Delgado Garcia Auzitegi Nazionaleko fiskalak esan du El Mundo-ren informazio hori "gezurra" dela, "ez zaiolako Batasunari bahitutako ondasunik itzuli. Egia da epea bukatu zela, baina Instrukzio Epaitegi Zentralak lehengo astean bahimenduak baieztatzen dituen ebazpena atera zuen".
Batasuna 2003ko martxoan legez kanpo jo zuen sententziarekin lotura du kasuak. Iaz hainbat eta hainbat herriko tabernatan sartu ziren segurtasun indarrak, "ondasunen inbentarioa" egitera, Batasunarekin lotura dutelakoan; kultur elkarte batzuetara ere sartu ziren arrazoi berarekin.
CGPJ aztertzen hasi da hainbat 'herriko taberna' bahituta dauden edo ez jakiteko
'El Mundo'-ren arabera, Garzon epaileak iaz ez zituen 48 'herriko tabernen' bahimenduak berritu garaiz. Fiskalak, aldiz, esan du Instrukzio Epaitegi Zentralak lehengo astean atera zuela bahimenduak baieztatzen dituen ebazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu