Auzitegiak

CGPJk artxibatu egin du AVTk De Pradaren kontra jarritako salaketa

Tolosako hitzaldi batean atxiloaldietan torturak egon direla adierazi zuelako egin zuen AVTk De Pradaren kontra.

Tolosako hitzaldia. ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 29a
07:44
Entzun

AVTk argudiatu zuen Jose Ricardo De Pradaren inpartzialtasuna auzitan dagoela, eta, beraz, euskal gaiei buruzko epaiketetan ezin duela hartu parte. "ETAko presoen eta haien abokatuen mintzaira bera erabiltzen du", esan zuen. Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) ez dio arrazoirik eman, baina, eta itxi egin du epailearen kontra abiatutako ikerketa.

CGPJk osorik entzun du Tolosako hitzaldia, eta esan du, ez dagoela De Prada zigortzerik han esandakoengatik, "hausnarketa oso pertsonalak" direlako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.