gizartea

Charles Kao, William Boyle eta Georges Smithentzat Fisikako Nobel Saria

Komunikazio optikoan eta zirkuitu semi eroaleen inguruan egindako lanengatik sarituko dituzte.

2009ko urriaren 6a
12:40
Entzun
Suediako Zientzien akademiak gaur jakinarazi du Charles K. Kao (Txina-Erresuma Batua), William S. Boyle (AEB) eta Georges E. Smithek (AEB) jasoko dutela aurten Fisikako Nobel Saria. 980.000 euro eskuratuko dituzte hiru sarituek.

Sari banaketa abenduaren 10ean izango da, Stockholmen (Suedia).

Atzo, Medikuntzaren Nobel Sariak jakinarazi zituzten. Hiru estatubatuarri emango diete aurten: Elizabeth Blackburn, Carol Creider eta Jack W. Szoztak-i. Haiek kromosomen zahartzeak minbiziarekin duen erlazioari buruz egindako ikerketa azpimarratu dute epaimahaiko kideek. Hain zuzen ere, telomeroek y telomerasa enzimak, zelulen zahartzean erabakigarriak direla ondorioztatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.