'Charlie ni naiz' leloarekin bat egin dute ehunka herritarrek

2015eko urtarrilaren 7a
19:48
Entzun

Charlie Hebdo kazetaren azalekin edo Je suis Charlie (Charlie ni naiz) zioten afixekin, ehunka herritar irten dira kalera Lapurdin, gaur arratsean. Baionan, Angelun eta Miarritzen elkarretaratzeak egin dituzte 18.30etik aitzina. Baionakoa izan da jende gehien bildu duena, Herriko Etxearen aitzinean. Minutu bateko isilunea gorde dute, hildakoak gogoan.

Je suis Charlie mezu hori bizkor hedatu da sare sozialetan eta hedabideen artean, eta han-hemenka deialdiak egiten hasi dira. Frantzian, dozenaka herri eta hiritan egin dituzte halako elkarretaratzeak, mezu berarekin. Adierazpen askatasunaren aldeko mezua zabaldu dute guzietan, eta samina agertu dute gaur goizean Parisen gertatu den atentatuarengatik.

Nazioartean ere ugari egin dituzte elkarretaratzeak. Alemanian, Herrialde Katalanetan, Irlandan, Ingalaterran, Italian, Amerikako Estatu Batuetan, Espainian... Hainbat hiriburutan elkartu da jendea, maiz Frantziako kontsuletxeen eta enbaxaden aitzinean. Charlie Hebdo-ren kontrako atengatua salatu dute guztiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.