Jacques Chirac Frantziako presidenteak esan du karguan zein nahi duen bere ordez maiatzetik aurrera: Nicolas Sarkozy eskuindarra (UMP). "Babesa" agertu dio, telebistan egindako agerraldi batean, eta bozka hari emango diola adierazi du. "Gauzak sinpleak dira: duela bost urte UMPren sorrera nahi izan nuen, Frantziak modu iraunkorrean modernizazio politika zorrotza eramateko", esan du Chiracek.
UMPk Sarkozy hautatu du hautagai, "bere dohainengatik", Frantziako presidenteak esan duenez. "Beraz, nire bozka eta babesa emango diot".
Gaur egun, Frantziako Gobernuko Barne ministroa da Sarkozy eta astelehenean utziko du kargua, kanpainan "bete-betean" sartzeko. Chiracek ez du jakinarazi oraindik zein izango den haren ordezkoa; Francois Baroinen izenak irten du.
Apirilaren 22an izango da Presidentetzarako lehen itzulia (hamabi hautagai daude) eta maiatzaren 6an bigarrena.
Hauteskundeak
Chirac Sarkozyren alde agertu da
UMPko hautagaiari emango dio bozka Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetan. Apirilaren 22an izango da lehen itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu