Heriotza

Chiviteren hil kapera zabalik da Cintruenigon

20:00etan egingo dituzte hiletak, San Joan Bataiatzailearen elizan. PSNko idazkari nagusia atzo zendu zen, duela hilabete garuneko isuria izan ondoren.

2008ko apirilaren 1a
11:30
Entzun
Goizeko hamarretan zabaldu dute berriz Cintruenigoko (Nafarroa) udaletxean Carlos Chivite PSNko idazkari nagusiaren hil kapera. Arratsaldeko amaiera arte egongo da zabalik, 20:00etan egingo baitituzte hileta elizkizunak San Joan Bataiatzailearen parrokian. Nafarroako Gobernuko ordezkariek, politika, gizarte eta ekonomikoa arloko eragileek, eta PSOEko zuzendaritzako kideek iragarri dute hil kaperara edo hiletara joango direla.

Chivite atzo hil zen, martxoaren 1ean garuneko isuria izan eta hilabetez Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboen Unitatean egon ondoren. PSNko idazkari nagusi izateaz gain, senatari aukeratu zuten martxoaren 9ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, baina ez zuen kargua hartzerik izan.

PSNko buruzagitzara iritsi aurretik, Cintruenigo sorterriko zinegotzi eta alkate izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.