euskal herria

Christian Casteigts hil da, GALen biktimetako bat

1985ean haren auto azpian bonba bat lehertu zuten, Baionan. Hanka bat galdu zuen, eta harrezkero paraplegia izan zuen. 49 urte zituela zendu da.

2012ko urtarrilaren 18a
19:59
Entzun

GALek 1983 eta 1987 bitartean egindako atentatuetako batean zauritu zen gizon bat hil da: Christian Casteigts, 49 urterekin. 1985eko otsailaren 5ean haren auto azpian jarritako bonba bat lehertu zuen GALek, eta Casteigts larri zauritu zen: zango bat galdu zuen, eta ordutik paraplegia izan zuen. 22 urte zituen orduan.

Larunbatean zendu zen. Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, haren aldeko ehorzketa astelehenean egin zuten Bardozen, eta gorpua atzo erraustu zuten Miarritzen.

"Gure doluminak helarazten dizkiogu familiari, eta, beste behin ere, martxan den prozesuak egia osoa argitara eman beharko duela azpimarratzen dugu", esan du Askatasunak. "Gatazka politikoaren baitan izan diren bortizkeria guztien inguruko egia jakin nahi dugu, eta, besteak beste, frantses agintariek talde paramilitarren ekimenetan izan zuten parte hartzea zer heinetakoa zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.