CIAk "akatsak" aitortu ditu, baina zehaztu "informazio baliagarria" eskuratu zuela

2014ko abenduaren 9a
19:50
Entzun

Ohar baten bidez erantzun dio CIAko zuzendari John Brennanek AEBetako Senatuaren txostenari. "Indartutako galdeketetan akatsak" egin zituztela aitortu du, baina azpimarratu horietan "funtsezko informazioa" eskuratu zutela horiei esker.

CIAko agenteen "sakrifizioari" esker "bizitza kopuru zenbaezinak salbatu" direla argudiatu du Brennanek. Halaber, gogorarazi du "indartutako galdeketak" George W. Bush AEBetako presidente ohiaren aginduz ezarri zituztela eta Justizia Departamentuak ebatzi zuela galdeketa horiek legezkoak zirela.

"Ez ditugu beti bete guk geure buruari jartzen dizkiogun eta estatubatuarrek gugandik espero dituzten estandar altuak", aitortu du: "Agentzia gisa, akats horietatik ikasi dugu".

Nolanahi ere, nabarmendu du galdeketa horietan lortutako informazioari esker "erasoak saihestu, terroristak harrapatu eta bizitzak salbatu" zituztela; galdeketa "indartuen" programa "gakoa" izan zen "Al Qaeda ulertzeko", Brennanen esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.