CIESen arabera, euskarazkoak kazeta irakurrienetakoak dira

2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Nafarren erdiek baino gehiagok irakurtzen dituzte tokiko kazetak, CIES etxeak egindako azken inkestaren arabera. Areago, ikerketaren arabera, gehitzen ari dira hedabide horien kontsumitzaileak. Tokiko hedabideetan, euskarazko kazetak dira irakurrienetakoak, CIES etxearen arabera. Bi hilabetean behin argitaratzen direnetan, Nafarroan jarraitzaile gehien dituena da Ze Berri (42.000 irakurle), hainbat udalek elkarrekin argitaratzen zutena. Hamabostean behin kaleratzen direnetan, Baztan-Bidasoa inguruko Ttipi-Ttapa aldizkaria da buru (29.000 irakurle); astekarietan, berriz, bosgarren da Sakanako Guaixe kazeta (14.000 irakurle). Iazko urrian eta azaroan egin zuten kontaketa.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.