ISTRIPUA

Cintruenigoko ume bat hil da, traktore bat gidatzen ari zela istripu bat izanda

Igean (Espainia) gertatu da ezbeharra; 13 urte zituen haurrak. Laredon, berriz, Bilboko gizon bat hil da itota.

2013ko uztailaren 29a
11:36
Entzun

Atzo 15:20 aldera izan zuen istripua gazteak, Errioxako SOS Deiek jakinarazi zutenez; traktore bat gidatzen ari zela, bidetik irten, ezponda batetik behera jausi eta irauli egin zen traktorea. Larrialdi zerbitzuak joan ziren haurra artatzera, baina ezin izan zuten onik atera.

Bestalde, 63 urteko gizonezko bat hil zen atzo Laredon (Espainia), itota. Bilbokoa zen. Laredoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, hondartzan zegoen gizona, eta Gurutze Gorriko sorosleek atzeman zuten, uretan. Hura artatzera joan ziren sorosleak eta larrialdietako langileak, baina hil egin zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.