Gaur goizaldean 55 urteko gizonezko bat zauritu da Cintruenigoko okindegi batean lanean ari zela, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Ustez, makina batek eskua harrapatu dio langileari eta Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dute. Oraingoz ez dago langilearen osasun egoeraren gaineko informaziorik.
Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian istripuaren nondik norakoak argitzeko.