CISen arabera, EAJ-EA koalizioak 35-37 legebiltzarkide eskuratuko ditu Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 17ko hauteskundeetan —33 ordezkari ditu egun—. PSE-EEk, berriz, 18-19 eserleku lortuko ditu (13 dauzka orain), PPk 17 (egun baino bi gutxiago), eta EBk 3 edo 4 (orain 3 ditu). Aralarrek eta UAk, berriz, ez lukete ordezkaririk lortuko CISen iragarpenaren arabera.
Inkesta hori egiterakoan ez dituzte Batasuna eta AG Aukera Guztiak kontuan hartu, nahiz eta azken horri buruzko behin betiko erabakirik ez duen hartu oraindik Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.
CISek iragarritakoa betetzen bada, EAJ-EAk ez du gehiengo osorik eskuratuko, eta EB izango da Gobernua eratzeko giltza.
EAE-ko hauteskundeak
CISen arabera, EAJ-EA koalizioak ez du gehiengo osorik lortuko apirilaren 17ko hauteskundeetan
CIS Espainiako Ikerketa Soziologirako Zentroak EAEko hauteskundeei buruz egindako inkestaren arabera, EAJ-EA koalizioak irabaziko ditu hauteskundeak, baina, hala ere, ez du gehiengo osoa lortuko. Ikerketa hori aintzat hartuz, PSE-EE izango da bigarren indarra eta Aralarrek ez du ordezkaritzarik erdietsiko. Batasuna eta AG Aukera Guztiak ez dituzte kontuan hartu inkesta egitean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu