CISek atzo kaleratu zuen hauteskunde emaitzei buruzko aurreneko inkesta. Hango datuen arabera, Hego Euskal Herrian PSOE izango da indar nagusia. PSEk hiru diputatu lortuko ditu Bizkaian, eta bina Gipuzkoan eta Araban.PSNk ere bi lortuko ditu. EspainiakoGorteetako hauteskundeetan PP izango da bigarren indarra, inkesta horren arabera. Hiru lortuko ditu UPN-PPNk, eta PPk bina Araban eta Bizkaian, eta Gipuzkoan bat.
Inkesta horren arabera, diputatu kopuru bera lortuko dituzte EAJk eta Amaiurrek: hiruna diputatu. Amaiurrek bi lortuko ditu Gipuzkoan eta bat Bizkaian, eta EAJk bi Bizkaian eta bat Gipuzkoan. Bi lurralde horietatik kanpo, ordezkaririk ez dute lortuko alderdi abertzaleek. Nafarroan aurkeztuko den Geroa Bai koalizioari ez dio ordezkaritzarik ematen inkesta horrek.
CISen arabera, PPk erraz irabaziko ditu Kongresuko eta Senatuko hauteskundeak Espainian. Mariano Raxoi hautagai nagusi duen alderdiari 195 diputatu ematen dizkio, eta PSOEri, berriz, 121 eserleku.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
CISen arabera, PSOE nagusi Euskal Herrian; Amaiurrek 3
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu