Claude Rekart epaituko dute, DNA ez emateagatik
BAIONA. DNA emateari uko egiteagatik epaituko dute Claude Rekart euskal preso ohia. Ostegunean Baionako polizia etxera deitu zuten, eta eskatutako DNA probak errefusatu zituen Rekartek, kartzelatu aitzin jada emanak zituela erranez. Poliziak adierazi zionez, galdu egin dituzte. Hori dela eta, otsailaren 3an epaituko dute Baionako auzitegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu