Companysen eta Agirreren erbesterako bidea gogoan

Quim Torra eta Juan Jose Ibarretxe Agullanan elkartu dira, 80 urteren ostean, bi lehendakariak omentzeko

Ibarretxe eta Torra, besteak beste, Sareko eta GEDeko kideekin, atzo. GED.
2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
AGULLANA. Orain 80 urte, Lluis Companys presidenteak eta Jose Antonio Agirre lehendakariak erbesterako bidea hartu zuten, Agullanan (Herrialde Katalanak), 36ko gerratik ihesi. Hori gogoan, Quim Torra Generalitateko presidenteak eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak bide hori egin zuten atzo.

Kataluniako buruzagi independentistei babesa adierazteko baliatu zuten ibilbidea. Ibarretxek nabarmendu zuen «katea» ez dela eten: «Agirre lehendakariak egin bezala, president-ari eta Kataluniako herriari besarkada emanez». Torrak ere nabarmendu zuen Euskal Herrian eta Katalunian «ideal» berak defendatu direla beti, eta hori egiten segituko dutela.

Torra eta Ibarretxe ez ezik, GEDekoak ere izan ziren, beste eragileekin batera. Jone Amonarriz eledunak esan zuen «demokraziaren bidea egiten» segitzeko garaia dela: «Bada garaia bi herriak lotzen dituen xedea lortzeko: askatasuna». Sareko Joseba Azkarraga ere izan zen bertan, eta preso politikoako askatzea galdegin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.