Minbiziak jota hil zen, atzo, bi urtez gaixo egon ondoren. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren sustatzaileetako bat izan zen, eta 2003-2007 artean errektoretzako kide izan zen.
Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna eta Gizarte Lanean diplomaduna zen ikasketaz, eta irakaslea lanbidez. NUPen Gizarte Laneko Departamentuan jardun zuen, bertako Unesco Katedrako zuzendari izateraino. NUPeko errektore Julio Lafuentek atsekabea azaldu du Coreraren heriotzaren inguruan unibertsitate osoaren izenean.