EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Conde-Pumpido: "Batasuna ez da hauteskundeetara aurkeztuko"
Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskalburuak adierazi duenez, "Batasuna ez da hauteskundeetara aurkeztuko, ez Batasuna izenarekin ez eta beste izen batekin. Eta, aurkeztea erabakiko balu, hori saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartuko genituzke". Batasuna EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezteko aukerarik izango ez balu "politikoki desagertu" egingo litzatekela uste du Conde-Pumpidok.
Conde-Pumpidoren arabera, Batasunak ez ditu betetzen hauteskundeetara aurkezteko gutxieneko baldintzak. "Ez du indarkeria gaitzetsi. Armak eta hautestontziak ez dira bateragarriak. Indarkeria gaitzesten duten alderdiek ez dute, printzipioz, hauteskundeetara aurkezteko arazorik. Hor dago, esaterako, Aralarren kasua".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu