Politika

Conde Pumpido: "ETA kolpez kolpe ari gara garaitzen, presoz preso"

Espainiako fiskal nagusiak Espainiako polizia indarrak "zoriondu" ditu, "Frantziaren laguntzarekin ETAren aurka azkenaldian egiten ari diren lan zoragarriarengatik".

2007ko uztailaren 17a
11:02
Entzun
"ETA kolpez kolpe ari gara garaitzen, presoz preso". Hala esan du gaur Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusiak, azkeneko asteetan ustezko etakideen kontra egindako operazioak baloratzean, Aranjuezen (Espainia), Juan Carlos Erregea Unibertsitateko udako ikastaroetan. "Hala ere, erne egon beharra dugu, edozein unetan erasoa jo dezakeelako".

Espainiako polizia indarrak "zoriondu" ditu, "Frantziaren laguntzarekin ETAren aurka azkenaldian egiten ari diren lan zoragarriarengatik". Poliziak "eraginkortasunez eta irmotasunez" jokatzen ari direla uste du Conde Pumpidok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.