Espainiako Fiskaltza Auzitegi Konstituzionalean aurkezteko alegazioa bukatzen ari dela azaldu du Pumpidok, eta gaur arratsaldeko azken orduan entregatzea posible dela.
Alegazio horietan, aurretik zituzten "argudio eta frogei" dokumentazio berria gehitzen zaiela dio, "tesi berdina mantenduz". Dokumentazio hori telefono entzuketak direla azaldu du.
EAEko hauteskundeak
Conde Pumpidok dio Aukera Guztiak baliogabetuta ez dela "oinarrizko eskubiderik urratzen"
Espainiako Fiskal Nagusi Candido Donde Pumpidoren iritzian, Espainiako Auzitegi Gorenak Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrendak baliogabetzeak, "ez du oinarrizko eskubiderik urratzen". Gaineratu duenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren aurrean ere berretsi egingo du Fiskaltzak, Aukera Guztiak "Batasuna-ETA sarearen jarraipena" dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu