Confebaskek Arriolari erantzun dio «premiazkoagoa» dela hondakinak nora eraman erabakitzea

Eduardo Zubiaurre patronaleko presidentearen iritziz, bestela «eten» egingo da «herrialdeko» enpresen jarduna.

Eduardo Zubiaurre, Confebasken egoitzan, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko otsailaren 27a
13:37
Entzun

Zaldibarko zabortegian gertatutako ezbeharretik hiru aste igaro diren honetan, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak planteatu du hondakinei «disuasio zerga bat» ezartzea. Atzo Bilbon adierazi zuenez, enpresek modu «gardenean eta argian» integratu behar dute hondakinen kudeaketa «ekoizpen kostuen» barruan. Eduardo Zubiaurre Confebask patronaleko presidenteak gaur erantzun dio «premiazkoagoa» dela hondakin industrialak nora eraman erabakitzea. Bestela «herrialdeko» enpresen jarduna «eten» egingo dela nabarmendu du Bilbon, Cebekek antolatutako hitzaldi baten ondoren kazetariei egindako adierazpenetan.

Zubiaurreren esanetan, Arriolaren proposamena «aztertuko» dute, eta nabarmendu du oraingoz «ideiaren» berri besterik ez dutela. Hori bai, ziurtatu du aurren-aurrenik jakin behar dela zein den «herrialdearen errealitate industriala, eta zer behar duen». Gainera, Arriolari ohartarazi dio sortzen diren hondakin industrialei irtenbide bat emateko «luze gabeko konponbideak» behar direla, hasteko. 

Patronaleko presidentearen iritziz, enpresak «arduratuta» daude Zaldibarren gertatutakoren ondoren, ezin baitituzte Verter Recycling 2002 SM zabortegira eraman hondakinak. «Jardun industrialak egunero eragiten ditu hondakinak, eta horri irtenbide bat eman behar zaio». Zubiaurreren hitzetan «arazo geroz eta handiagoa» da hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.