JUSTIZIA

Consuelo Madrigalek ordezkatuko du Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusi gisa

Espainiako Kongresuko Izendapenen Batzordeak eman behar dio oniritzia orain, eta baiezkoa emanez gero, gobernuak izendatuko du ondoren.

Consuelo Madrigalek hartuko du Eduardo Torres-Dulceren lekukoa fiskaltzan. PACO CAMPOS / EFE
2014ko abenduaren 19a
17:47
Entzun

Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak dimisioa eman zuen atzo, "arrazoi pertsonalengatik". Inork gutxik sinetsi du haren argudioa, ordea, tirabirak izan baititu PPren gobernuarekin.

Consuelo Madrigal Martinez-Pereda izango da Torres-Dulceren ordezkoa. Adingabeen Koordinazio Aretoko fiskalen burua da egun. Beste bost urtez kargu horretan jarraitzea proposatu zion iaz Torres-Dulcek berak.

Aurretik, Auzitegi Goreneko Zigor aretoan jardun zuen. 30 urtetik gora daramatza fiskal gisa lanean. Espainiako Kongresuko Izendapenen Batzordeak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eman behar diote oniritzia orain, eta baiezkoa emanez gero, gobernuak izendatuko du ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.