Euskal Herriko Itzulia

Contadorrek irabazi ditu erlojupekoa eta Itzulia

Erakustaldi handia egin du Astana taldeko txirrindulariak, amaieran ahoko infekzioarekin gaixorik dagoela aitortu duen arren. Evans izan da bigarren 22 segundora eta Dekker hirugarren 27ra.

2008ko apirilaren 12a
19:29
Entzun
29 minutu eta 10 segundo behar izan ditu Alberto Contadorrek (Astana) Orio-Orio 20 kilometroko erlojupekoa osatzeko, eta horrenbestez, Euskal Herriko Itzuliko seigarren eta azken etapa eta itzulia bera irabazi ditu.

Erakustaldi handia egin du Contadorrek, nahiz eta etapa bukatu eta gero pairamen handiak izan dituela aitortu. Izan ere, ahoko infekzioarekin gaixorik dago Contador, eta azken egunetan lo egiteko ere arazoak izan dituela agertu du. Nolanahi ere, pozik agertu da garaipenarekin. Aste honetan bertan hil zaion amonari eskaini dio.

Contadorren atzetik Silence Lottoko Cadel Evans izan da bigarren, 22 segundora. Erlojupekoari esker, sailkapen nagusian bigarren izatea lortu du. Thomas Dekker (Rabobank) izan da hirugarren, 27 segundora, eta, halaber, hirugarren da sailkapen nagusian.

Izan ere, gaurko erlojupekoak erabaki du Itzulia. Atzoko etapa menditsua ez zen erabakigarria izan, txirrindulariek latz sufritu zuten arren. Gaurko erlojupekoa abiatu aurretik, Cotador zen buru, baina irekita zeuden gauzak: 9 txirrindulari zituen atzetik 8 segundora.

6. lekuan sailkatu den Mikel Astarloza izan da lehen euskal herritarra aurtengo Itzulian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.