Pasa den larunbatean Cordovillan (Nafarroa) hil zuten emakumearen kasuaren atzean mendekua dagoen aztertzen ari da Nafarroako Foruzaingoa. Izan ere, emakumeak Sunbillako (Nafarroa) prostituzio etxe baten aurkako salaketa jarri zuen, emakumeak ustez sexu harremanak izatera behartzen zituztelako. Salaketa jaso zuen prostituzio etxeko jabea kartzelan dago.
Azkenaldian biktimak mehatxu ugari jasotzen zuela eta beldurtuta bizi zela jakinarazi dute haren senitartekoek. Iruñeko Auzitegiak ikerketa sekretupean du.
Hildakoak -Yamile Giraldo- 33 urte zituen eta Iturenen (Nafarroa) bizi zen. Haren semearen aurrean tirokatu zuten, antza auto batean zihoazen bi gizonek.
Iturengo Udalak gaur erasoaren gaitzespen agiria onartu du. Gaur erraustu dute gorpua eta bihar Iturenen egingo da hileta elizkizuna.
gizartea
Cordovillako hilketaren atzean mendekua egon den ikertzen ari da Foruzaingoa
Emakumeak Sunbillako prostituzio etxe baten aurkako salaketa ezarri zuen, bertan emakumeak sexu harremanak izatera behartzen zituztelakoan, eta ordutik mehatxuak jasotzen zituela adierazi dute biktimaren senitartekoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu