Correoseko bulegoei eraso diete Iruñean eta Tafallan

2007ko otsailaren 20a
16:30
Entzun
Bart gauerdian, 00:30 inguruan, lau molotov koktel jaurti dituizte Tafallako (Nafarroa) Correosen egoitzaren aurka, Kuatropea eta Faltzes kaleek bat egiten duten parean. Espainiako Gobernuaren Nafarroaren ordezkaritzaren arabera, kalte txikiak eragin ditu erasoak: kristal bat hautsi dute, eta fatxada belztuta geratu da gune batzuetan.

Halaber, bart goizaldean Iruñeko Iturrama auzoko Corresoen bulegoari eraso diote: petardo bat lehertarazi dute bulegoaren atarian. Espainiako Poliziak agertu duenez, lehertutako petardo baten aztarnak eta lehertu gabeko beste bat aurkitu dituizte Pedro I. kaleko Correosen bulegoan. Hala ere, ez dute egoitzan kalterik eragin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.