Osasuna

Cortesen tuberkulosia duten zortzi pertsona gehiago atzeman dituzte

2006ko urriaren 13a
17:43
Entzun
Nafarroako Cortes herrian 109 gazte aztertu ditu Nafarroako Osasun Sailak eta tuberkulosia duten zortzi pertsona gehiago atzeman ditu. Uda honetan tuberkulosi kasu ugari agertu diraCortesen bertan eta orduan piztu zen kezka. Guztira 11 eta 15 urte bitarteko 410 gazteri egin dizkiete azterketak eta orotara 75ek eman dute positibo Euskadi Irratiak emandako datuen arabera.

Sendatu ahal izateko sei hilabeteko tratamendua beharko dute guztiek. Egoera honen aurrean, Nafarroako Osasun Sailak erabaki du azterketa gehiego egitea eta jakinarazi du proba gehiago egingo dituela. Oraingoan, 26 eta 29 urte bitarteko gazteen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.