euskal herria

Cotano eta Goikoetxea berriz epaitzeko eskatu du Auzitegi Goreneko fiskalak

Aitor Cotano eta Arkaitz Goikoetxea absolbitu egin zituzten, Auzitegi Nazionalak ez zuelako Fiskaltzak eskatutako froga bat onartu. 2007an Getxoko epaitegiaren kontrako erasoa leporatzen diete.

2013ko otsailaren 20a
16:01
Entzun

Fiskalaren arabera, berak eskatutako frogek berretsi egingo lukete Cotanok egindako aitorpena. Cotanok esan zuen Goikoetxea zela taldearen arduraduna eta berak eman zizkiela lehergailuak taldeko kideei; ondoren, hainbat kidek —Asier Borrero tartean— eta Cotanok berak lehergailuak jarri zituztela epaitegian.

Fiskalak aipatzen duen froga zera da: lehergailu gisa erabili zuten eltze batean aztarna bat topatu zutela, eta Borrerori dagokiola. Borrero momentu horretan ez zegoen epaituen artean, eta Auzitegi Nazionalak ez zuen froga hori onartu, defentsaren eskariz, argudiatu zuelako froga horrek ez ziela eragiten une horretan epaituak izaten ari zirenei.

Fiskaltzak 44 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen bakoitzarentzat. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.