"Sakabanaketak eragindako istripua jasan zuten joan den larunbatean Egoitz
Coto eta Karmelo Lauzirika euskal presoensenideek", dio Etxeraten oharrak. Coto eta Lauzirika Barakaldoko presoen senideek auto berean egin zuten Madrileko Navalcarnero eta Soto del Real espetxeetarako bidea; Euskal Herritik 500 eta 445 kilometrotara hurrenez-hurren. Bisita egin osteak eta etxerako bueltan zirela, Pancorbo (Burgos)
inguruetan animalia bat gurutzatu zitzaien errepide erdian. Bolante kolpea eman eta bide bazterrean geratzea lortu zuten. Zauritu ez baziren ere autoak kalte materialak jasan zituen
Etxeraten iritziz, edozein egunetan senide eta lagunen heriotzak eragingo dituzte sakabanaketaren ondorioz gertatzen diren istripuek. Horiek eta Igor Anguloren zein Roberto Sainzen heriotzek "sakabanaketarekin amaitzeko dugun premia larria" erakusten dute Etxeraten ustez.
Horregatik, euskal jendarte osoari, "ondoko egunetan sakabanaketarekin amaitzeko egingo diren ekimenetan parte hartzeko" deia luzatu dio Etxeratek; Euskal
presoak Euskal Herriratzeko bidean konpromisoak indartzeko.
presoak
Coto eta Lauzirikaren senideek istripua izan dute asteburuan espetxetik bueltan
Etxeratek jakinarazi duenez, larunbatean joan ziren Egoitz Coto eta Karmelo Lauzirikaren senideak Madrilgo Navalcarnero eta Soto del Real espetxeetan ditzuten senideak bisitatzera. Auto berean joan ziren guztiak eta bisita egin ostean etxera bueltan zetozela izan zuten istripua. Animalia bat gurutzatu zitzaien auto parean. Etxeratek azaldu duenez, ez zuten ondorio fisikorik izan baina autoak kalte materialak jasan zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu