Koronabirusa

COVID-19aren aldaerei izenak eman dizkie OMEk

2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
GENEVA. OME Osasunaren Mundu Erakundeak grezierazko alfabetoko letren izenak eman dizkie COVID-19aren lau aldaera arriskutsuenei, haien erabilera errazteko. Izan ere, aldaera horiek izendatzeko erarik orokortuena izan da sortu ziren herrialdeko izena ematea, izen zientifikoak ez baitira oso ezagunak gizartean, elkarren antzekoak izateaz gain ez direlako izen errazak. Horrek herrialde horien gaineko estigma sortu dezakeelakoan, eta era berean desinformaziorako arriskua dagoela iritzita, OMEk aldaera horiek grezierazko alfabetoko letrekin izendatzeko gonbita egin die munduko agintariei eta komunikabideei. Hori horrela, B 1.17 edo «aldaera britainiarra» Alfa izango da,B.1.351 edo «hegoafrikarra» Beta, P.1 edo «brasildarra» Gamma eta B.1.617.2 edo «indiarra» Delta.

Dena den, OMEk berretsi du izendapen berri hori komunikazioa errazteko asmoz baino ez duela egin, eta aldaeren izen zientifikoak mantenduko dituztela ikerketaren munduan erabiltzen jarraitzeko, izenean bertan aldaeraren osaerari buruzko informazio garrantzitsua baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.