Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak argitu duenez, COVID-19aren kontrako txertoa hartu dutenek ere eman dezakete odola, betiere osasuntsu badaude. Azaldu dutenez, azken egunetan mezu batzuk hedatzen ari ziren esanez ez dela gomendagarria txertoa jasotakoak emaile izatea. Osasun Ministerioak, ordea, gezurtatu egin ditu: «Txerto guztiek betetzen dituzte baldintzak txertatutako herritarrak ere emaile gisa onartzeko, osasuntsu badaude».
Hori horrela, txertatuta daudenak ere odola ematera animatu dituzte, «biziak salbatzen jarraitzeko». Gainera, ohartarazi dute odola falta dutela ospitaleetan.