Hego Euskal Herriko kutsatzeen datuek beherakada nabarmena izan dute; 737 kasu jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbidek, duela bi aste atzemandakoen erdiak. Baina kutsatuen kurbaren aurkako noranzkoa hartu du hildakoenak, ekainaren 16tik eta 22ra birusaz kutsatutako 42 lagun zendu baitziren, aurreko astean baino bat gutxiago. Azken bi asteetan nabarmen egin du gora hildakoen kopuruak, maiatzaren lehen astetik gainditu gabe baitzegoen 40 hildakoen langa.
Kutsatuen datuen beheranzko joera ageria bada ere, positibo tasa gomendatutakoa baino handiagoa da oraindik, eta atzo egindako proben %9 izan dira positibo. Herrialdeka, Bizkaia izan da kutsatu gehien jakinarazi dituena: 321. Eta 201 izan dira Gipuzkoan, 105 Araban eta 94 Nafarroan.