EUSKAL HERRIA

Covite utzi eta biktimen beste elkarte bat osatuko dute 200 kide inguruk

Consuelo Ordoñez presidentearen taldeakin desadostasunak agertu dituzte, eta gaurko batzarrean eman dute elkartea uzteko erabakiaren berri.

Covitekoak, atzo. A. RUIZ DE HIERRO, EFE
2014ko urtarrilaren 25a
19:03
Entzun

Covitek gaur egin du urteroko batzarra Donostian, eta bertan jakinarazi dute hainbat kidek elkartea uzteko asmoa. Jorge Mota da elkartea utziko duen taldearen bozeramailea, eta nabarmendu du talde horretako kideek Espainiako Barne Ministerioak "biktimez" egiten duen deskribapenari erantzuten diotela; irizpide horiek ez dituzte betetzen azken urtean Coviten sartu diren askok, Motak gaineratu duenez.

"Biktimei ezertan laguntzen ez dien liskar giroa ez sortzeko" eta egungo koordinazio taldearen lana ez oztopatzeko erabaki dute elkartea uztea; "iaz gertatutakoa saihestu nahi izan dugu", esan du Motak. Iazko batzarrean, Ordoñez hautatu zuten presidente, baina Mota buru zuen hautagaitzak emaitzen kontra egiteko asmoa iragarri zuen, Ordoñezek eskuratutako boto gehienak baliogabeak zirelakoan.

Gaur, Motak azaldu du ez duela iazko bozketaren kontra jotzeko asmoan aurrera egingo, eta Covite uztea adostu dutela. Nolanahi ere, adierazi du zuzendaritzak ez duela borondaterik izan desadostasunak konpontzeko eta elkartearen estatutuak negoziatzeko.

"Laster", Covite utzi dutenek biktimen elkarte berri bat osatuko dute, Motak berak esan duenez. Ez du elkarte berri horren inguruko xehetasunik eman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.