Asteazkenean, EHESSko zuzendaritzak alde egin zuen ikastegitik, egoerari ezin ziola eutsi argudiatuta. Zentroa okupatu zuten gehienak ez zirela beren ikasleak salatu zuten.
Gaur goizeko seietan sartu da Polizia ikastegira, eta azaldu dutenez, istilurik gabe hustu dute. Hala ere, 72 laguna atxilotu dituztela jakinarazi du Parisko Prefekturak.
Atzo berriro CPEren aurkako protesta eguna izan zen, eta jende askok parte hartu zuen ekitaldietan. Parisen istiluak izan ziren egunaren amaieran.
Lehen Lan Kontratua
CPEren kontra okupatutako ikastegi bat hustu du Poliziak Parisen, eta 72 lagun atxilotu ditu
EHESS Parisko Gizarte Zientzien Goi Ikasketarako Eskolan CPEren aurka protestatzeko itxita zeuden pertsonak irtenarazi ditu gaur goizaldean Frantziako Poliziak. 72 lagun atxilotu ditu operazio horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu