Inkesta erantzun duten ehun lagunetatik 63k pentsatzen dute ezkerrakprobetxua aterako duela iragan berri den krisitik datorren urteko hauteskundeetan. %10ek, berriz, eskumari egingo diola mesede uste dute; %12k eskuin-muturrari eta %3k ezker-muturrari.
Baina alderdi eta sektoreei ez ezik, politikari zehatzen aurpegiak ere jarri ditu inkesta horrek. Hala, kristiari probetxu gehien aterako dion politikariaPSren baitan bere burua presidentziarako aurkeztuko duela iragarri berri duen Segolene Royal da inkestatuen arabera (%71). Haren atzetik, François Hollande PSko buruak ere bere burua indartu duela uste dute %57k; eta iritzi bera du Nicolas Sarkozy UMPko Barne ministro eta hautagai posibleari buruz %55ek.
Aldiz, inkestak argi utzi du herritar gehienentzat Jacques Chirac presidentea eta Dominique de Villepin lehen ministroa izan direla galtzaile CPEren inguruko aferan.
Lehen lan kontratua
CPEren krisiak 2007ko hauteskundeetan ezkerrari egingo diola mesede uste dute herritarrek
CPE lehen lan kontratuaren legearen krisiak eragina izango du Frantziako presidentea aukeratzeko 2007an egingo diren hauteskundeetan, eta, gainera, ezkerrari egingo dio mesede. Hala uste dute Frantziako Estatuko herritarren %63k, gaur plazaratu duten inkesta baten arabera. Ezkerrak ez ezik, UMP alderdian Villepin lehen ministroarekin leihan den Sarkozy Barne ministroak ere krisia bere alde izango duela uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu