Lehen lan kontratua

CPEren puntu eztabaidatsuenak aldatuko ditu UMPk, eta indargabetzeko ahalegina egingo du PSk

Jacques Chirac Frantziako presidenteak CPEren puntu eztabaidatsuenetan aldaketa mugatuak egin zituztela agindu zuen atzo, legea aldarrikatzearekin batera. Hori dela eta, Villepin lehen ministroak UMPko buruzagi nagusiekin eta zenbait diputaturekin batzarra egin du gaur goizean aldaketen nondik norakoak aztertzeko; UMPko diputatuen esku utzi du legea aldaketetara egokitzeko lana. PSko diputatuek, berriz, legea indargabetzeko lege proposamena aurkeztuko dutela iragarri dute.

2006ko apirilaren 1a
16:41
Entzun
Chiracek Aukera Berdintasunerako Legea aldarrikatu zuen atzo, eta horrekin batera, haren parte den CPE lehen lan kontratuaren lege polemikoa.

Hala ere, azken asteetan Frantziako gizartean hainbesteko asaldadura sortu duen CPEn zenbait aldaketa egingo dituztela agindu zuen, punturik eztabaidatsuenetan.

Presidenteak erabaki hori hartuta, UPMko buruzagi eta diputatuekin bilera egin du gaur goizean Dominique de Villepin lehen ministroak; besteak beste, Nicolas Sarkozy UMPko buruzagia, Jean Louis Debre Asanbleako presidentea eta Christian Poncelet Senatukoa izan dira.

Batzar horretan erabaki dute UMPko dipatuatu eta senadoreen esku uztea atzo Chiraceke agindutako CPEren aldaketa, eta krisiari nolabait irtenbidea ematea. Hala, bai Asanblean bai Senatuan lege proposamen bana aurkeztuko dute "ahalik eta lasterren" CPE aldatzeko. Gero, sindikatuekin, gazte elkarteekin eta elkarte profesionalekin elkarrizketak hasiko dituztela iragarri dute, eta haiekin hitzegin eta gero proposatuko dituztela CPEri egin beharreko aldaketak.

François Hollande PSko buruak, berriz, CPE erabat indargabetzeko eta bertan behera uzteko lege proposamena aurkeztuko dutela iragarri du. Hollanderen arabera, UMPk ez du CPE egiaz aldatzeko borondaterik, eta lehengo bideari eusteko ahalegina egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.