EUSKAL PRESOAK

Cristina Goirizelaia presoa Espainiaratu dute

"Talde armatuarekin kolaboratzea" egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2013ko urtarrilaren 11
11:14
Entzun

2003ko urtarrilaren 10ean atxilotu zuten Goirizelaia, Akizen, Frantzian, eta hura Espainiaratzeko eskatua zuen Auzitegi Nazionalak. "Talde armatuarekin kolaboratzea" egozten dio auzitegiak. Bart gauean eraman dute Madrilera behin-behinean, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez.

Atzo bete ziren hamar urte atzeman zutenetik. Harekin batera, Carlos Saenz de Egilaz eta Ana Miren Alberdi ere atxilotu zituzten. 2008ko otsailean zigortu zituzten hirurak Frantziako auzitegiek, "xantaia terrorista" egin eta horrela 72.000 euro eskuratzeagatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.