GIZARTEA

CSNk bihar erabakiko du Garoña ixteari eutsi ala luzapena eman

Nuclenorrek, zentralaren jabeak, ixteko agindua bertan behera uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta CSNri galdetu zion hark. Goizeko hamarretan batzartu dira; oraindik ere bilduta daude, eta bilera bihar jarraituko dute, arratsaldez.

Berria.info
2013ko maiatzaren 22a
21:37
Entzun

CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak gaur eguerdian erabakitzekoa zen Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra (Espainia) itxi behar den edo lanean ari daitekeen. Ordea, erabakia atzeratuko dute, bihar arte gutxienez. Astelehenean bildu zen CSN gaiaz eztabaidatzeko, baina orduan ere gaurko atzeratu zuten erabakia.

Espainiako Gobernuak zentrala ixteko agindua eman zuen iaz, Nuclenorrek ez baitzuen zehaztutako epean eskatu zentrala kudeatzen jarraitzeko eskaera. Uztailaren 6rako behar du itxita zentralak, baina itxiera agindu hori bertan behera uzteko eskatu dio Nuclenorrek Espainiako Industria eta Energia Ministerioari. CSNri galdetu zion ministerioak ebazteko ea posible den zentralak lanean jarraitzea.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.