Amaiurreko diputatu Sabino Cuadrak uko egin dio Espainiako Konstituzioaren orri batzuk haustearen keinua zuzentzeari, eta, ondorioz, Kongresuko presidente Jesus Posadak kanporatu egin du diputatua hizlarien tribunatik. Auzitegi Konstituzionalaren erreformari buruzko eztabaidan kanporatu du Posadak Cuadra.
Amaiurreko diputatuak adierazi duenez, beretzat ez da laidoa orri horiek haustea. Horregatik, ez duela ezer zuzendu behar arrazoitu du. Duela bi aste hautsi zituen Cuadrak orri horiek.
Bilera, bertan behera
Astearen hasieran Espainiako Kongresuaren Mahaiak erabaki zuen araudian legokeen "neurri disziplinariorik gogorrena" ezartzea Amaiurreko diputatuari, baldin eta horrek ez badu barkamenik eskatzen. Hain justu, gaur ziren biltzekoak Posadas eta Cuadra auzi horri buruz hitz egiteko. Bilera, ordea, bertan behera gelditu da.