Cubillas eta Urtiaga deklaratzera deitu ditu Eloy Velasco epaileak
Arturo Cubillas eta Jose Angel Urtiaga Venezuela eta Kuban bizi diren euskal deportatuak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu ditu Eloy Velasco epaileak. ETAren eta FARCen arteko harremana ikertzen ari da Velasco. Cubillas auzian aurkezteko eskaria egin du Auzitegi Nazionalean, baina Velasco epaileak ez du eskaera hori onartu, «Cubillasen - eta Urtiagaren- aurkako atxilotze agindu bat dagoelako». Hala, Cubillasi zein Urtiagari abenduaren 14an, 11:00etan, epaitegian aurkezteko eskatu die. Aurkezten badira, «beren egoera legeztatuko lukete», dio Velascoren autoak. Fiskaltzak, berriz, Urtiagaren estradizioa eskatu dio Auzitegi Nazionalari. Fiskaltzaren arabera, Urtiagaren kasuan posible da estradizioa gauzatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu