Cubillas eta Urtiaga ez dira azaldu auzitegian
MADRIL. Arturo Cubillasek eta Jose Angel Urtiagak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar zuten atzo, Eloy Velasco epaileak deituta, baina ez ziren azaldu. ETAren eta FARCen ustezko loturak ikertzen ari da Velasco epailea. Cubillas Venezuelan bizi da, eta Urtiaga, Kuban. Auzitegi Nazionalak gobernuari eskatu dio estradizio tramiteak hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu