Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak esan du Jose Arturo Cubillasek Venezuelako herritartasuna duela, eta ondorioz, ezin dela estraditatua izan. Venezuelako Konstituzioak 69. artikuluan zehazten du venezuelarrak ezin direla estraditatu, jaiotzez venezuelarrak izan edo bizi direla herritartasuna hartu duten herritarrak izan.
Cubillas 1990. urtean joan zen Venezuelara eta herritartasuna eskatu ondoren, eman egin zitzaion. Edozein modura, deportatua espainiaratzeko eskaera formalik ez duela jaso argitu du Ortega Diazek. Eskaera hori Espainiako epaileek eskatzen diotenean gauzatuko dutela esan du bere aldetik Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordeak.
Ortega Diazek, gainera, Venezuelako ETAko kideak lagundu zituela dioten ikerketen gaineko informazio gehiago lortzen saiatuko dela esan du. Cubillasek berak eskatu zion fiskaltzari bere gaineko ikerketa hasteko, Espainiako Poliziaren arabera Xabier Atristainek eta Juan Carlos Besancek, inkomunikaturik atxilotuta zituztela, lagundu zituela esan ostean. Horrekin batera, deklarazio horiek torturapean egin ote zituzten ikertzeko ere eskatu zuen Cubillasek.
POLITIKA
Cubillas venezuelarra dela eta ezin dutela Espainiaratu dio Venezuelako fiskal nagusiak
Luisa Ortega Diazek jakinarazi du Venezuelako Konstituzioak 69. artikuluan zehazten duela venezuelarrak ezin direla estraditatuak izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu