KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

CUPek abenduaren 27an egingo du inbestiduraz erabakitzeko batzarra

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak asteazkenean hartuko du Kataluniako Parlamentuaren haustura adierazpenaren inguruko erabakia.

CUPen agerraldia, joan den igandeko batzarraren balorazioa egiteko. @CUPNACIONAL
2015eko abenduaren 1a
09:35
Entzun

Batzar "informatiboa" egin zuen CUPek joan den igandean Manresan, eta horren balorazioa egin du gaur alderdi independentistak. Sergi Saladie parlamentariak azaldu du Junts Pel Si-rekin akordio bat lortzeko lanean jarraitzea erabaki zutela batzarrean, eta beraz, horretan jarraituko dutela. Hala ere, gogorarazi du hauteskundeetatik bi hilabete igaro eta gero ez dutela akordiorik lortu, eta "denbora amaitzen" ari dela ohartarazi dio Junts Pel Siri. Hari egotzi dio ardura: "Ez gara gai izan haiek programan zeramatzaten gaietan ados jartzeko".

Generalitaterako Artur Masen alternatiba bat bilatzea, hauteskundeak berriro egitea, Masen aldeko botoa ematea eta Espainiako hauteskundeen ondorenera itxarotea. Lau aukera horien artean bozkatu zuten igandeko batzarrean. Lehen aukera nagusitu zen, baina Mas bera gobernuburu izendatzea ez du baztertu Antonio Baños CUPeko parlamentariak. Erabakia hartzeko, Saladiek eman du batzarraren data: abenduaren 27a. "Ezin dugu berriro orri zuri batekin joan".

Astelehenean, bost proposamen aurkeztu zizkion CUPek Junts Pel Si-ri:

Konstituzionala, eztabaidan

Espainiako Auzitegi Konstituzionala, berriz, hasi da aztertzen Espainiako Gobernuak Kataluniako Parlamentuak onartutako haustura adierazpenaren kontra aurkeztutako helegitea aztertzen. Gaurko saioa etenda, asteazkenean jarraituko dute gogoetan. Asteazkenean edo ostegunean har lezake adierazpena bertan behera uzteko erabakia.

Kataluniako Gobernuko bozeramaile Neus Muntek ohartarazi du Auzitegi Konstituzionalak ez dituela adierazpen horren "ondorio politikoak" aldatuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.