bihar berria-n

Currin: "Itxarotea da orain funtsean egin beharrekoa"

Brian Currin bitartekariaren elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Euskal Herrian izan da azken egunetan. Bake prozesua blokeatuta dagoela iritzi dio. Elkarrizketaren aurrerapena da hau.

Brian Currin bitartekaria, joan den asteazkenean, Bilboko hotel batean. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
Inigo Astiz
2015eko martxoaren 13a
10:09
Entzun

BERRIAri asteazken goizean eman zion elkarrizketa Brian Currinek, Bilboko hotel batean, eta ondoren utzi zuen Euskal Herria. Honatx haren esan batzuk, aurrerapen gisa:

- “Udazkenera arte itxarotea da orain funtsean egin beharrekoa, eta ea zer gertatzen den [Espainiako parlamenturako] hauteskundeetan”.

- “[ETAk jarduera armatua utzi zuen egunean] ez zitzaidan burutik pasatu ere egin ezein gobernuk uko egingo zionik aukera hura baliatzeari eta biolentziaren ondorioei buruz hitz egiteari”.

- “Europa, zoritxarrez, ez dabil oso aktibo, adibidez, presoen euskal herriratzearen alde. Gutxienez hor egin zezaketen indar apur bat Madrili eta Frantziari presoak Euskal Herrira bidali behar dituztela abisu emateko, hori ez baita benetan gai politiko bat, giza eskubideei dagoekien gai bat baizik”.

- “ETAk armak emateko aukerari uko egiten dion bitartean, eta estatuak arma desegitean parte hartzeko prest ez dagoen artean, bloketatuta dago egoera”.

- “Bake prozesu ez den bake prozesu bat da. Dena nahiko aldebakarrekoa da, ETAk bultzatua, eta normalizazio politikoaz geroztik askoz ere aktiboagoa den Eusko Jaurlaritzak. Tragedia bat da PSOEk eta PPk parterik ez hartzea erabaki izana, neurri batean horrek deslejitimatzen duelako Jaurlaritzaren parte hartzea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.